titulo
facebook
Jazz Uhinak Hirian Barrena —JAZZARGIA elkartearen proiektua—, hamalau urte darama gasteiztar gizartean. Programak soberan beti ditu bere helburuak: jazzaren eta jazz protagonisten historia zabaldu eta hurbiltzea ehun urtetik gorako musikan interesa duten guztiengana, hain zuzen. Ondoko gaien inguruko programa monografiko batzuen bitartez lortu ditu aipatutako xedeak: garaiak, estiloak, musika-tresna garrantzitsuenak, teknikak, ahotsak, historiako talde edo konpositore eraginkorrenak, etab.

Algunas ediciones anteriores


ENTZUNALDIEN PROGRAMA

Entzunaldiak 2019ko abenduan hasi eta 2020ko maiatzean amaituko dira.
Vitoria-Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorioko Areto Nagusian 19:00etan *GONBIDAPENAREKIN izango dira. 90 minutuko iraupena izango dute.

Eguna Artista Argazkiak
2019ko abenduaren 17a JVera quartet info fotos
2020ko urtarrilaren 21a

Charles Cooper “Chop” & Triology

info
2020ko otsailaren 25a

Adrián Fernández Quartet

info
2020ko martxoaren 17

Combos Luis Aramburu y Jesús Guridi // Entrega de la “Makila de Honor” a Ricard Miralles Izquierdo

2020ko apirilaren 7a

Guridi Big Band y Big Band Berri

2020ko maiatzaren 19a

Gonzalo del Val Trío & Orquesta de Cámara Gregorio Solabarria

info

Deskargatu egitaraua

Abenduaren 17an hasiko den Jazz Uhinak Hirian Barrena XIV. jazzaldian, DOAKO GONBIDAPENA JASO beharko duzu, iaz bezala, ondoren aipatutako tokietan.

  • Luis Aramburu udalaren musika eskola: Hedegile kalea, 108 behea (945161618)
  • Radio Vitoria: Domingo Martinez de Aragon kalea, 5-7 (945012500)
  • Diario Noticias de Álava: Avda. Gasteiz 22 bis 1º (945 16 31 00)
  • Turismo Bulegoa: Plaza Berria, 1 (945 16 15 98)
  • Laboral Kutxaren bulegoa: Gasteiz hiribidea 78 (945 22 78 04)

Ohorezko makila:

La Makila de Honor de Ondas de Jazz 2019/2020 para Ricard Miralles Izquierdo

Bartzelonan egin zituen musika ikasketak, eta jazzaren munduan hasi zen, Tete Montoliuren eskutik, tronpeta jotzaile eta bibrafonista gisa. 1968az geroztik Serratekin lan egiten du, piano-jotzaile eta musika-zuzendari.
21 filmetako musika konposatu du, eta grabazio ugaritan moldatzaile lanetan parte hartu du.
2016an, Josep Mas "Kitflus"ekin batera, bi pianoz jotako Serraten bertsioak biltzen zituen CD bat argitaratu zuen.

DISKOA

Jazz Uhinak Hirian Barrena zazpigarren diskoa, 2019/2020koa, solidarioa izango da, aurrekoak bezala. Oraindik ez da hautatu diskoaren salmentak ekarritako dirua gobernuz kanpoko zein erakunderi emango zaion.

Jazzargia Kultur Elkarteak orain arte grabatutako disko guztiak bezala, entzunaldiaren egun berean grabatuko da berriro ere zuzenean. Gasteizko Charles Cooper "Chop" & Triology da Jazz Uhinak Hirian Barrena zazpigarren diskoa grabatzeko aukeratu duten taldea. Talde horrek zikloen adiskide bat du buru: David Juárez.

discos

Conservatorio de Música Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa. Vitoria-Gasteiz

Localización

Antolatzaileak

logo Ayuntamiento
logo Jazzargia logo Laboral

JVera quartet

Laukote horrek José Vera du buru, Madrilen bizi den Mallorcako konpositore eta kontrabaxu-jotzailea. Bakarka aurrera atera dituen hiru lanez gain, ibilbide oparoa egin du saioko musikari gisa, ondoan zituela Antonio Vega, Aute, Chano Domínguez, Concha Buika eta abar.

Jacob Sureda mallorcar piano-jotzailea, Ariel Bringuez kubatar saxofoi-jotzailea eta Andres Litwin argentinar bateria-jotzailea izango ditu lagun.

Charles Cooper “Chop” & Triology

Talde horrek jatorriz kide hauek zituen: Charles Cooper "Chop", Columbus hiriko (Ohio, Ameriketako Estatu Batuak) saxofoi-jotzailea eta MC; David Juarez, Torreón hiriko (Mexiko) teklista eta abeslaria; Aitor Bravo, arabar bateria jotzailea, eta Jon Cañaveras, arabar baxu-jotzailea; Alfonso Junguitu, arabar gitarra-jotzailea; eta Alberto "el Ratón" Maldonado, Fuenlabradako perkusionista.

Zuzeneko CD bat dute plazaratua, eta 3 urte daramatzate banda gisa. Berezkotasunez mugitzen dira bizi jazz batean, tarteka hip hopera hurbilduta.

Adrián Fernández Quartet

Adrián Fernández, proiekzio handiko arabar gitarrista gaztea, eta Iñigo Ruiz de Gordejuela, Berkeleyn trebatutako gipuzkoar pianista, Urjauzia taldeko konpositoreak dira. Musika proiektu horrek ederki uztartzen ditu egungo melodiak, antzinako abestiak, eta jazzaren eta inprobisazioaren esparruko konposizio berriak. Laukotea osatzen dute Javier Callén kontrabaxu-jotzaileak (Huescakoa) eta Rodrigo Ballesteros bateria-jotzaileak (Talavera de La Reinakoa).

Gonzalo del Val Trío & Orquesta de Cámara Gregorio Solabarria

Gonzalo del Val bateria-jotzailea buru duen hirukoteak, Marco Mezquida pianoan eta David Mengual kontrabaxuan lagun dituela, Miranda de Ebroko Gregorio Solabarria Ganbera Orkestrarekin partekatuko du agertokia. Asier Pugaren zuzendaritzapean, kontzertu misto bat eskainiko du, Toni Vaquer piano-jotzaile, konpositore eta moldatzaileak sinatuta.