titulo
facebook
Jazz Uhinak Hirian Barrena —JAZZARGIA elkartearen proiektua—, hamalau urte darama gasteiztar gizartean. Programak soberan beti ditu bere helburuak: jazzaren eta jazz protagonisten historia zabaldu eta hurbiltzea ehun urtetik gorako musikan interesa duten guztiengana, hain zuzen. Ondoko gaien inguruko programa monografiko batzuen bitartez lortu ditu aipatutako xedeak: garaiak, estiloak, musika-tresna garrantzitsuenak, teknikak, ahotsak, historiako talde edo konpositore eraginkorrenak, etab.

Aurreko edizio batzuk


Urteak bete ditugu. Gure 15. urteurrena da. Hain edizio garrantzitsua ospatzeko, pentsatu dugu ziklo bat egitea, hamabost urte honetan gurekin batera hazten joan diren musikariez inguratuta. Horietako askok, 10 urte besterik ez zutela, musika modernoan eta jazzean hasi ziren gurekin. Eta gaur egun, urte hauetan guztietan hainbat formaziotan (konboak, big bandak eta abar) zikloetatik igaro ondoren, egunen batean musikari profesionalak izateko ametsaren atzetik Jesus Guridi kontserbatorioan ikasten zuten bitartean. Orain etxera itzuli dira, eta haietako asko bihurtuak dira irakasle, saioko musikari, proiektu propioak dituzten banda eta abar.

Uste dugu, gaur inoiz baino gehiago, LE RETOUR DU JAZZ saioak (edizio honetarako aukeratutako izena) betetzen dituela duela hamabost urte JAZZARGIA Kultura eta Musika Elkartea osatu genuenean ezarri genituen helburuak. Helburu hauek ziren: gure musikariei estaldura ematea eta horiek euren talentua eta proiektuak agertoki soilik pedagogiko batean erakutsi ahal izatea, euren sorkuntzak kontatu eta jotzeko agertoki batean: Jazz Uhinak Hirian Barrena programan.


ENTZUNALDIEN PROGRAMA

Entzunaldiak 2020ko azaroan hasi eta 2021ko maiatzean amaituko dira.
Vitoria-Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorioko Areto Nagusian 19:00etan *GONBIDAPENAREKIN izango dira. 90 minutuko iraupena izango dute.

Eguna Artista Argazkiak Gonbidapenak
2020ko azaroaren 24a NoQuestion
info
fotos
2020ko abenduaren 15a Andino Brother´s Mess
info
2021ko urtarrilaren 26a Lara Vizuete
info
2021ko otsailaren 23a David Cid Trío + Perico Sambeat
info
2021ko martxoaren 16a Iñigo Peña Quintet
info
2021ko apirilaren 20a Combos (Luis Aramburu y Jesús Guridi)
2021ko maiatzaren 18a

Big Band Jesús Guridi
Entrega de la “Makila de Honor” a Ricard Miralles

Ohorezko makila:

Jazz Uhinetako Ohorezko Makila, 2020/2021ean, RICARD MIRALLES IZQUIERDO rentzat

Ricard Mirallesek bere jaioterri Bartzelonako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ikasi zuen, maisu eta gidaritzat izanik Joan Gibert-Camins, Joaquin Zamacois eta Joan Massià. Herri musikan hasi zen jazz arloan. Tete Montoliu handiaren eragin zuzena jaso zuen, eta harekin adiskidetasun handia izan zuen. Bartzelonako Jamboree Jazz Cluben eta Madrilgo Whisky Jazz Cluben eman zen ezagutzera lanbidean. Bartzelonan, bibrafonoa eta tronpeta jotzen hasi zen. 1968an, klubeko piano-jotzaile bihurtu zen, eta eta Serratena ere bai. Bost hamarkada iraun du Serrat-Miralles bikoteak.
Hogeita bat filmetako musika konposatu du, eta grabazio ugaritan moldaketa lanak egin ditu.
2016an, Josep Masekin batera "Kitflus" CDa argitaratu zuen, Serraten bi pianorako bertsioekin.

DISKOA

Jazz Uhinak Hirian Barrena programan grabatutako disko bakoitzak izaera solidarioa du:

  • Asociación de Padres de Niños con Cáncer (ASPANAFOHA) I. Disco: In Memory of CHET BAKER
  • Asociación Alavesa de Mujeres con Cáncer de Mama y Ginecológica (ASAMMA) II. Disco: Homenaje a JONI MITCHEL
  • Asociación de Esclerosis Lateral Amiotrófica de Álava (ADELA) III. Disco: Homenaje a nuestros alumnos BIG BAND & COMBOS
  • Asociación Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) IV. Disco: ABOUT THE BEATLES
  • Asociación de Alzheimer y otras Demencias de Araba (AFAARABA) V. Disco: JOYFUL GOSPEL CHOIR
  • Asociación Cultural y Musical Jazzargia VI. Disco: RECOPILATORIO 2014-2019
  • Asociación de Enfermas/os de Lupus de Álava (ADELES) VII. Disco: CHARLES COOPER “Chop” & TRIOLOGY Vol. II

Los discos están a la venta, bien en la sección de discos de El Corte Inglés de Vitoria-Gasteiz, bien en las sedes de las asociaciones solidarias.

discos

Conservatorio de Música Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa. Vitoria-Gasteiz

Kokalekua

Antolatzaileak

logo Ayuntamiento Diputación Foral de Alava
logo Jazzargia logo Laboral

NoQuestion

Boskote bat da, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek osatua. Dani Dominguez (bateria), Dani Artetxe (gitarra), Borja Echeverria (pianoa), Ion Dorregarai (baxua) eta Peio Martinez (saxoa) dira taldekideak. Boskote honen asmoa da bere kezkak musika bihurtzea, eta ohikotasunetik pixka bat ateratzea.

Andino Brother's mess

Seikote bat da. Haren buru dira Eolo Andino (saxoa) eta Nico Andino (tronpeta) anaiak, eta hainbat jatorritako atal erritmikoa du: Euskal Herria, Hego Amerika eta Frantzia. Errepertorioa guztiz originala da, eta bandako musikari bakoitzak konposatutako abestiak interpretatzen dituzte.

Lara Vizuete

7 urterekin hasi zen pianoa ikasten, Miranda Ebroko Dionisio Diez kontserbatorioan. Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan jarraitu zituen Pianoko ikasketak, Lanbide Mailako 4. mailara arte (2010-2011). Bigarren instrumentutzat, Biolontxeloko 4 urte ikasi zituen, eta horrekin hainbat orkestra taldetan parte hartu zuen, besteak beste Gregorio Solabarrieta Gazte Orkestra Sinfonikoan. Orkestra horrekin Gasteizko Alde Zaharrean jardun zuen. 2011ko irailean hasi zen ikasten Euskadiko Goi Mailako Kontserbatorioan, Musikenen, Jazz Kantua espezialitatean; 2015eko ekainean amaitu zuen. Gaur egun, Master of Music in New York Jazz ikasten ari da, Groningengo Goi Mailako Kontserbatorioan, Herbeheretan.

David Cid

Gasteizen jaio zen, 1996an. Luis Aramburu udal musika eskolan hasi zituen piano ikasketak, Carmen Ayastuyrekin. Gero, Pianoko eta Organoko gradu profesionala egin zuen Jesus Guridi kontserbatorioan. Musikenen Jazz Pianoko espezialitateko titulu eskuratu ondoren, David Cid Trio taldearekin jardun du interpretetzat hainbat agertoki garrantzitsutan, hala nola Donostiako eta Gasteizko jazzaldietan.

Iñigo Peña Quintet

"Jazza aurkikuntza liluragarria izan zen niretzat. Coltraneren I'm Old Fashioned lehen aldiz entzun nuenean, ulertu nuen musika ez zela soilik nire belarrietan atseginak ziruditen soinu multzo ordenatu bat, ulertu nuen askoz gehiago transmititzeko bidea zela. Bihotzera eta emozioetara zuzenean doan ibilgailua. Jazzaren adierazkortasunak ez du mugarik. Horrela hasi nintzen, poliki-poliki, kultura eder honetaz guztiaz arakatzen eta blaitzen, eta dituen interprete handiekin batera gaur egun ere liluratzen nau. Proiektu honek musikari eta pertsona gisa gaur arte izan dudan garapena erakutsi nahi du. Melodia detailezaleak eta harmonia errazak, entzulearen belarritik harago igarotzen saiatzen direnak, hunkitzera iristeraino."