David Sancho Mangas Madrilen jaio zen, 1987an. Pianoan eta Pianoaren Pedagogian graduatu zen Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, eta, ondoren, Piano Jazzeko titulua lortu zuen Rotterdamgo Goi Mailako Kontserbatorioan (Codarts Hogeschool voor de Kunsten).
Haren formakuntza ibilbidean, hainbat maisu ditugu, hala nola Rubén Fernández Piccardo, Fernando Puchol, Akiko Ebi, Sebastián Mariné, Emilio Molina… bai eta maila handiko jazzlariak ere, hala nola Kris Goessens, Rob van Bavel, Jason Moran, Dado Moroni, Barry Harris eta abar.
Lehiaketa batzuk irabazi zituen: Hazen Intercentros (2003), Hazen Comunidad de Madrid (2004) eta Leidse Jazz Award (2011). Azken horretan, Beneluxen jaio ez zen lehen irabazlea izan zen.
Musika klasikoan, J.Johann Sebastian Bachen Bi ahotseko 15 asmakizun direlakoak grabatu ditu (Ed. Enclave Creativa); Moisés Sánchez Ensemblerekin batera, Igor Stravinskyren Udaberriaren sagaratzea interpretazioan parte hartu du Madrilgo Teatro del Canal antzokietako Arte Sacro zikloetan. Formazio berarekin grabatu du Unbalanced (2019) diskoa, disko instrumental onenaren Grammy Latinorako izendatua.
Haren jazz ekoizpen propioa bandekin konbinatzen da, hala nola MONODRAMA (Modern Post Mortem, Anathema), Mauricio Gómez saxofoi-jotzailearekin eta Alberto Brenes bateria-jotzailearekin. SANCHEMA taldeko kide ere bada; Chema Saiz gitarra-jotzailearekin batera, abangoardiako jazza eta musika elektronikoa, post rocka eta abar uztartzen ditu.
The Breitners hip hop-jazz taldearen hiru diskoen ekoizlea eta konpositorea da (The Breitners, La Vida Sostenible, Omnia), Artes raperoarekin. Roots Jam hip hop saioaren buru da Marula Cafe Madrid establezimenduan, laguntzaile dituelarik Alberto Guío saxofoian eta Federico Marini baterian. The Breinters taldeak hainbat ekitalditan jardun du: Gasteizko Jazzaldia, International Jazz Day, CasaMaty, Avalon Café…
Miryam Latrece abeslariaren Una necesidad neo soul diskoaren moldaketetan eta konposizioan parte hartu du.
Kolaborazioak egin ohi ditu hainbat artistarekin: Jorge Pardo, Rosario La Tremendita, Noa Lur, Antonio Lizana, Shariff & Mxrgxn, Moisés P. Sánchez, Henry Cole, Cristina Mora, Ariel Brínguez, Leo Minax, Alondra Bentley, Reiner Elizaldre, Jesús Caparrós, Pablo Martín Caminero, Chema Vílchez, Marina Lledó, Ernesto Aurignac, Munir Hossn, Michael Olivera, Albert Vila…
Ohiko musikaria dugu mundu osoko agertoki eta jaialdi nagusietan (European Jazz [Qatar], North Sea Jazz, Izmir Music Festival, Leidse Jazz Week, Midem jazz Festival), bai eta Estatuan ere (Gasteizko Jazzaldia, Universijazz, AIE en Ruta, Festival Jazz Madrid, Voll-Damm Jazz Festival Barcelona, Sevillako Bienal de Flamenco, Música en Segura, La Bilbaína Jazz, Santanderko Jazz Jaialdia, Madrilgo Auditorio Nacional, Café Central, Bogui Jazz, Clamores, Dazz Gasteiz…).
Ikus-entzunezkoen atalean, aipatzekoak dira RTVEko Malaka serieko soinu banda originalaren konposizioa eta moldaketak, Pablo Martín Jonesekin batera. Federico egiten du, Alberto San Juan aktore ezagunarekin batera, Me Vuelves Lorca (Laroles) jaialdiaren barruan; eta Prize zirkuaren 1970 Sombreros ikuskizuna (Raúl Márquezekin eta Alberto Brenesekin batera), Pepe Viyuela protagonista izanik.
Yamaha piano eta teklatu markaren artista kolaboratzailea da: promozio bideoak egiten ditu, eta modelo berriak probatzen.
David Sanchok 2019an argitaratu zuen lehen diskoa, Piano solo, MIR proiektuarekin egindako kontzertu lanaren ondorioz, Unibertsitate Ospitalean, urriaren 12an; berebat, TVEko Crónicas programan parte hartu zuen. Disko hori biran eraman du hainbat hiri eta jaialditara, hala nola: Madrilgo Jazzaldia (2020), Gasteiz, Bilbo, Vigo, A Coruña, Boadilla del Monte…
David Sancho: pianoa eta sintetizadoreak Borja Barrueta: bateria Jesús Caparrós: baxua