Programazioa

19h - Conservatorio de Música Jesus Guridi

Fran Serranoren musikaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira: errai eta giza ikuspegi batetik konposatzean duen soiltasuna, melodien kohesioa eta aukeratutako instrumentaziorako egindako harmoniak, baina, batez ere, laukoteak bere inprobisazioekin batera errepertorioa interpretatzeko orduan proiektatzen duen energia.
más información

19h - Conservatorio de Música Jesus Guridi

David Sancho 3 da estatuko eszenan nabarmena den piano-jotzaile eta musikagile horren proiektu berria. Bere bakarkako lanek eman dioten arrakastaren ondoren, bere lan diskografiko berria dakarkigu: Meditaciones. Oraingoan, hirukote formatuaren aldeko apustua egin du madrildar artistak, estatuko eszenan ezagunak diren Jesús Caparrós (baxu elektrikoa) eta Borja Barrueta (bateria) lagun dituela.
más información

19h - Conservatorio de Música Jesus Guridi

Tord Gustavsen pianista eta konpositore ospetsuaren hirukotea Gasteizen izango da zazpigarren eta azken diskoa aurkezteko: Opening (2022). Tordek teklatuarekiko duen sentikortasunaren parera iristen da haren bateria-jotzaile Jarle Vespestadek eta haren kontrabaxu-jotzaile Sigur Holek Torderi laguntzeko darabilten swing-a.
más información

19h - Conservatorio de Música Jesus Guridi

Amalgamari buruzko bere ikuspegi artistikoari jarraituz, Coloma Bertranek bere lengoaia propioa garatu du, non lotura eta kultura aniztasuna etengabeak diren. Haren musikak askotariko soinu denboraz kanpokoak biltzen ditu. Coloma Bertran Quartetek musikari ezagunak ditu, eta estiloen ezagutza zabala.
más información

19h - Conservatorio de Música Jesus Guridi

Ester Quevedok Theloniusen dohain hori du, erritmoarekin eta tarteekin jolasteko, esaldi hain zehatz eta adierazgarrien estilo horrekin, azken finean boperako. Lehen diskoa aurkeztu du lidertzat, bere kantu propioekin. Estatuko jazzeko kritika onenak eta nazioarteko proiekzio aparta dituen pianista.
más información

19h - Conservatorio de Música Jesus Guridi

Carlos Bica kontrabaxu-jotzaile eta musikagilea Portugalgo soinu artista emankor eta berritzaileenetako bat da, eta etengabeko presentzia izan du Europako jazzaren eszenan. Haren hirukoteak Azul izena du. Frank Möbus (gitarra elektrikoa) eta Jim Black (bateria, perkusioa) Bicaren erakusleiho bihurtzen dira, baxu-jotzaile eta musikagiletzat.
más información

19h - Conservatorio de Música Jesus Guridi

Yvonne Walter oso gaztetatik dabil jazza abesten. Yvonne de Kok izeneko haren lehen taldea Mary Hehuat hirukotearekin batera izan zen. Handik gutxira izen artistikoa aldatu zuen Yvonne Walter izena hartuta, eta bere konposizio propioak grabatzen hasi zen.
más información

Harpidetu gure buletinera