Laukoteak hizkuntza tonala eta modala uztartzen ditu, sinergia eginez bluesean, jazzean eta beste forma ezagunago batzuetan oinarritutako egiturekin, horiek zuzenean interpretatzeko orduan inprobisazioari eta sentsazioen bilaketari bide emateko. Fran Serranoren musikaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira: konposizio xumeak, musikagilearen esperientzian oinarritutako errai eta giza ikuspegi batetik eginak; melodien kohesioa; eta aukeratutako instrumentaziorako egindako harmoniak; baina, batez ere, laukoteak bere inprobisazioekin batera errepertorioa interpretatzeko orduan proiektatzen duen energia. Gai pertsonal eta hunkigarriak aurkezten ditu, bai eta horien inspirazio iturri diren bizipenak eurak ere: hunkitzeko nahiz gogoeta eragiteko sortutako piezak.
Fran Serrano: kontrabaxua
Adrián Royo: pianoa
Unai Olabarri: bateria
Dani Artetxe: gitarra